XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Garaikaldean lau zentimetro bidean sartuak eta bean bi tertian, aritz-zurezko zirizka batzuen bidez tinkotzen dira.

Lanabesaren atzeko muturretik zazpi zentimetrotara, abe batetik bestera eskuleku makotua dijoa, are-kirtena, alegia.

Are-kirtena gaztain-zurezkoa da eta bere tankera berezia eman al dezaion, aurrez egurra surtan berotzen du.

Are-kirtena, para deritzaion altza-zurezko agai-zuloan tinkatzen da.

Kider erdialdetik, para au aurreko zear-aberaiño doa, beroni iltzebiurrez loturik geldituaz.

Lan-tresnaren aurreko muturrak burni baten bidez lotzen dira eta uztai bat daduka aberearen lorretarako katea erantsi al dezakion.

Ara xabala erabiltzen dan lanabesa da, eta berori moldatzeak lau eguneko lana du Larretxearentzat.

Bere balioa, ortzik gabe, bost milla pezeta da, eta bere osotasunean berriz zazpi milla.

Alfer maillua

Lanabes au lurra xeatzeko erabiltzen da.

Bere zuretxea aritzezkoa da, metro ta amabost zentimetro luze ta larogeitaemezortzi zentimetro zabal, aizkoraz eta arotz-marruzkaiaz melartua.